Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Visnu

Hinduismoan jainko nagusietako bat, Brahmarekin eta Sivarekin Hinduismoko Trimurti edo Hirutasuna osatzen duena, munduaren babesle eta gordetzailea eta dharmaren (ordena moralaren) berritzailea. Rama eta Krisna izeneko gorpuzteen bidez da ezagun batez ere. Haren ezaugarriak biribila, maskorra, mailua eta lotoa dira. Garuda txoriaren gainean ibiltzen da. Zutik, eserita edo betikotasunaren sugearen gainean etzanda irudikatzen da. Egoera horretan munduaz gogoeta egiten du. Bere zilborretik loto lore bat erneatzen zaio, eta hartatik jaiotzen da Brahma, izadiaren sortzailea.