Vitelio, Aulo
(Lat. Aulus Vitellius). Erromatar enperadorea 69. urtean (K.o. 15 - K.o. 69). Gurdia gidatzeko zuen trebeziak eta jokoarekiko zuen grinak Kaligula, Klaudio eta Neron enperadoreak bere alde jarri zituen. Galba hil zenean enperadore izendatu zuten. Galbaren hiltzaileak zigortu zituen, senatuko nobleen aurka jarri zen eta ministro izendatu zituen hainbat zaldun. Handik gutxira matxinadak gertatu ziren (Mauritania, Rhin) eta Egiptoko pretoreak Vespasiano aldarrikatu zuen enperadore, Judeako gudarosteetako buruzagi. Danubioko gudarosteek Italia hartu ondoren Vitelioren gudarosteak suntsitu zituzten Cremonan, eta herritarrek berek hil zuten Vitelio.