Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Viteriko

Bisigodoen erregea 603-610. urteetan (610ean hila). Rekaredo I.aren agintaldian arriotarren matxinadaren buruzagia izan zen (588), baina ez zuen arrakastarik izan. Arriotarren alderdiak errege aldarrikatu zuen 602an eta Liuva II.aren aurkako konspirazioa antolatu zuen (603. urtean hilarazi zuen). Beticako bizantziarren aurka borrokatu zen 610ean, baina Gundemaro kristauak hil egin zuen.