Vicent, Manuel
Espainiar idazlea (Castellon, 1936). Kazetaritza (El País egunkariarentzat idatziz), narratiba (eleberriak eta kontakizun laburrak) eta saiakera landu ditu batez ere. Narrazioen artean aipagarriak dira Pascua y naranjas (1966, Pazkoa eta laranjak), El resuello (1966, Arnas hotsa), El anarquista coronado de adelfas (1979, Heriotzorriz koroatutako anarkista), Ángeles o neófitos (1980, Aingeruak edo neofitoak), Balada de Caín (1987, Cainen balada), No pongas tus sucias manos sobre Mozart (1995, Ez jarri esku zikinok Mozartengan), Villa Valeria (1996), etab. Bere ipuinik onenak Los mejores relatos de Manuel Vicent (1997, Manuel Vicenten kontakizun onenak) liburuan argitaratu dira. Fikziozko obrez gainera saiakera eta bidaia liburuak ere idatzi ditu, eta kazetetan argitaratutako artikuluen bildumak osatu ditu. Ez fikziozko obra narratiboan hauek ditu lanik aipagarrienak: García Lorca (1969), Hágase demócrata en diez días (1976, Egin zaitez demokrata hamar egunetan), Retratos de la transición (1981, Trantsizioko erretratuak), Inventario de otoño (1983, Udazkeneko inbentarioa), Crónicas parlamentarias (1984, Legebiltzarreko kronikak), Daguerrotipos (1984, Dagerrotipoak), La carne es yerba (1985, Haragia belarra da), Ulises, tierra adentro (1986, Ulises, lur barruan), Arsenal de balas perdidas (1988, Galdutako balen tegia), Crónicas urbanas (1990, Hiriko kronikak), Por la ruta de la memoria (1992, Memoriaren bideetan barrena), Contra paraíso (1993, Paradisuaren aurka), A favor del placer (1993, Plazerraren alde), La escritura (1993, Idaztea), Del Café Gijón a Ítaca (1994, Gijon kafetik Itakara), Nicolas Muller, photographe (1995). 1998an El País egunkarian argitaratutako artikuluen bilduma bat argitaratu zuen, Las horas paganas (Ordu paganoak) izenburuarekin. 1999ko martxoan Alfaguara Saria jaso zuen Son de mar (Itsas hotsa) eleberriarengatik.