Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

veda

(Eusk. “Ezagutza”). iz. Erl. Hinduismoaren oinarrizko kanona osatzen duten idatzi sakratuen multzoa. Testu horiek sanskrito zaharrez idatzita daude, eta hizkuntza indoeuropar batean emaniko testurik zaharrenak dira. Era askotakoak dira formaz eta edukiz, eta lau multzotan biltzen dira: Shamita, Rigveda, Samaverda eta Yajurveda biltzen dituen ereserki eta erritu bilduma; Atarvaveda, majiazko esaera bilduma; Brahmana, sakrifizioei buruzko azalpenak; Aranyaka, meditazioari buruzko idazkiak; eta Upanishad, mistizismo eta gogoeta azalpenak. XI. mendean idatzi eta bildu ziren arte, ahoz aho zabaldu ziren.