Vázquez Díaz, Daniel
Espainiar pintorea (Nerva, Huelva, 1882 - Madril, 1969). Sevillan ikasketak egin ondoren Madrila eta, geroago, 1906an, Parisa joan zen. Parisen nazioarteko artista ospetsuenak ezagutu zituen (Modigliani, Picasso, Renoir, Bourdelle), eta arte higikunde berrizaleekin harremanak izan zituen, nahiz eta ez zuen haiekin bat egin. Lehen Mundu Gerran Hondarribian bizi izan zen eta Euskal Herrian girotutako koadro bikainak egin zituen. 1919an Madrila itzuli eta San Fernandoko Akademiako irakasle izan zen. Bere garaiko artisten erretratu bikainak egin zituen (Unamuno, Marañón, Ortega y Gasset, besteak beste), baina haren obran garrantzi handikoak dira paisaiak eta muralak. Lan handiena Rabidako monasterioko freskoak ditu.