vedda
iz. Asiako herri bateko kidea, Sri Lanka uharteko ekialdeko oihanetan eta mendietan bizi dena. Uharteko lehen biztanleak izan ziren veddak. Arrazaz zurien eta beltzen artekoak dira, eta nolabaiteko antza dute australiar jatorriko leinuekin: txikiak dira (1,55 m), azal ilunekoak, dolikozefaloak, betzulo-gain nabarmenak dituzte, sudur zabal zapala eta ezpain lodiak. Oso molde zaharreko kultura dute, Harri Arokoa ia-ia, harpeetan bizi dira, eta fruitua biltzetik, ehizatik eta arrantzatik bizi dira. Zingaleraz hitz egiten dute. Gaur egun srilankarrekin nahastuta bizi dira ia guztiak: 1911n, gobernuaren arabera, 5.500 inguru ziren eta 800 baino ez srilankarrengandik bereizi bizi zirenak 1964an.