Frantses legelaria, Batzorde Konstituzionaleko kidea 1980-1989 urteen bitartean (Auch, 1910 - 2002). Frantziako lege publikoan aditua da. 1993an Konstituzioa berrikusteko batzorde aholku emaileko buru izan zen. 1998. urtean Frantziako akademiako kide izendatu zuten.