Vázquez Montalbán, Manuel
Kataluniar idazlea eta kazetaria (Bartzelona, 1939 - Bangkok, Thailandia, 2003). Literatura genero guztiak landu zituen (eleberria, poliziakoa bereziki, saiakera, poesia, antzerkia), eta baita kazetaritza ere, politikari eta gastronomiari buruzkoa batez ere. Oso obra ugaria osatu zuen: Yo maté a Kennedy (1972, Nik hil nuen Kennedy), Los mares del sur (1979, Hegoaldeko itsasoak; Planeta saria), Asesinato en el comité central (1981, Hilketa batzorde nagusian), A la sombra de las muchachas sin flor (1985, Neskatxa loregabeen itzalpean), Galíndez (1989), izen horretako gerraondoko euskal politikari abertzalearen historiatik abiaturik asmaturiko eleberria, Autobiografía del general Franco (1992).