Vedanta
Brahmanismoaren sei eskola nagusietako bat, gehienbat Upanishad-etan oinarritzen dena. Barne eskolen artean aipatzekoak dira Sankararen (K.o. 788-820) eskola ez dualista (advaita), espirituaren askatasuna Brahmaren ezagutzaren bidez lor daitekeela dioena; Ramanujaren (1017-1137) eskola ez dualista, debozioa salbabide gisa proposatzen zuena, eta Madhvaren (1197-1276) Vedanta dualistarentzat, mundua, arimak eta Jainkoa beti bereizirik dauden izakiak direla dioena. Vedanta eskola guztiek badituzte hala ere zenbait sineste guztientzat berdinak direnak: nortasunaren (samsara) transmigrazioa; berjaiotza zirkuluari ihes egin nahia; Vedaren nagusitasuna; Brahmana munduaren kausa materiala eta instrumentala biak batera dela; nortasuna dela bakoitzaren egintzen eragilea eta haien ondorioen pairatzaile edo hartzailea. Vedanta tradizio bizia da oraindik ere eta eragin handia du Indiako kulturan eta erlijioan. Garrantzi handiko Vedantaren jarraitzaile eta pentsalari modernoak izan dira Swami Vivekananda, Aurobindo Ghose eta Sarvepalli Radhakrisnan.