Valerio Maximo
(Lat. Valerius Maximus). Erromatar historialaria (K.a. 20. urtean hila). Historiaren aldetik balio handirik ez zuten pasarte eta gertakari gogoangarrien bilduma idatzi zuen, Erromako bizimoduari buruzko argitasunak ematen dituena: Factorum et dictorum memorabilum libri novem (Gertakariak eta erran gogoangarriak bederatzi liburukitan). Oso irakurria izan zen Erdi Aroan.