Valera, Víctor
Venezuelar eskultorea (Maracaibo, Zulia, 1927). Venezuelako XX. mendearen bigarren erdiko eskultore aipagarrienetako bat. Rómulo Gallegos lehendakariaren Ohorezko Guardiako kide zelarik, Caracasko Arte Plastikoetako Eskolan ikasteko baimena lortu zuen. 1950ean, baina, eskolatik bota zuten, greba eta protestetan parte hartzeagatik. Gero, Parisen ikasteko dirulaguntza bat lortu zuen, Victor Vasarely eta Jean Dewasneren tailerretan aritzeko. Robert Jacobsenen lana ere sakonki aztertu zuen. 1956an itzuli zen bere herrialdera, eta Venezuelako eskultoreen artean burdina soldatuak erabili zituen aurrenetako bat izan zen. 1958an Venezuelako Eskultura Sari Nazionala jaso zuen.