Valla, Lorenzo
(Lat. Laurentius Vallensis). Italiar humanista, filosofoa eta idazlea (Erroma, 1407 - Erroma, 1457). Irakasle izan zen Pavian, Napolin eta Erroman, eta Nikolas V.a Aita Santuaren idazkaria. Idazle greko eta erromatarren idatziak ezagutarazteagatik eta antzinateko jakintza eta kristau fedea uztartzen egindako lanagatik da batez ere ezaguna. Homero, Herodoto, Esopo eta Tuzididesen obrak latinera itzuli zituen. Obra nagusiak: De voluptate (1431), Disputationes dialecticae (1439), Erdi Aroko pentsalarien aristotelismoaren aurkakoa, Elegantiae linguae Latinae (1444), latina testuetan oinarrituta ikastekoa, eta In Novum Testamentum adnotationes (1449).