(Lat. Caius Valerius Flaccus). K.o. I. mendeko poeta latinoa. Argonautica poema epikoaren egilea izan zen, urrezko ardilarruaren bilaketa eta Medearen eta Jasonen gorabeherak kontatzen dituena. Jatorrizko hamabi liburuetatik zortzi baino ez dira gorde.