Valenzuela, Fernando de
Espainiar politikaria (Napoli, 1630 - Mexiko, 1692). Etxe xume bateko sema zen. Mariana Austriakoa erreginaren zerbitzari batekin ezkondu zen, eta Filipe IV.a hil zenean erreginaren aholkularia izatera iritsi zen. Kargu asko lortu zituen eta erreginarentzat ezinbestekoa izan zen haren laguntza gibernuan. 1676an Lehen ministro izendatu zuenean eskumen handiagoak lortu zituen. Valenzuelaren aginpideak gortearen eta nobleen haserrea piztu zuen, Joan Jose Austriakoarena batez ere, eta 1689an Karlos II.ak Filipinetara erbesteratu zuen.