Trubetskoi, Nikolai Sergeievitx
Errusiar hizkuntzalaria (Mosku, 1890 - Viena, 1938). Aristokraziako familia batean jaio zen. Hamabost urte zituela etnografia, soziologia eta historiako artikuluak argitaratu zituen. Unibertsitatean hizkuntza indoeuroparren gramatika konparatua ikasi zuen. Kaukasoko hizkuntzak ikasi zituen, eta gero, Leipzigen, sanskritoa eta hizkuntza avestikoa. Irakasle izan zen Moskun, eta Iraultza ondoren Rostov-en, Istanbul-en, Sofia-n eta, azkenik, Vienan. Saussure eta Baudouin de Courtenay hizkuntzalarien jarraitzailea zen; harreman handia izan zuen Roman Jakobson hizkuntzalariarekin eta Pragako eskolaren lanetan parte hartu zuen. 1928tik aurrera fonologia izan zuen azterketa eta lan guztien ardatza. Trubetskoi izan zen hizkuntzaren alderdi fonetikoa sistematizatu eta fonemaren definizio zientifikoa eman zuen lehena. Fonemak oposizio bidez sailkatu zituen eta horien tipologia finkatu zuen; alegia, estrukturalismoa hitzkuntzaren alderdi fonikoari aplikatu zion. Fonologiaren oinarriak jarri zituen eta teoria bakartuak bateratu eta sistematizatu zituen.
- troxa
- troxatu, troxa(tu), troxatzen
- Troyanos, Tatiana
- Troyat, Henri
- Troyes
- Trubetskoi, Nikolai Sergeievitx
- Trucios
- Trudeau, Garry
- Trudeau, Pierre Elliot
- Trudjman, Franjo
- Trueba, Antonio