Troyat, Henri
(Jaiotza izenez Liev Tarassov). Errusiar jatorriko idazle frantsesa (Mosku, 1911 - Paris, 2007). 1917. urtean Frantziara iritsi zen familiarekin batera, urriko iraultzatik ihesi. Pushkin, Dostoievski, Tolstoi, Lermontov eta beste idazle errusiar batzuk aztertu zituen sakonean. Bigarren Mundu Gerra amaitu zenean ospe handia lortu zuen Tant que la terre durera (1947, Lurrak irauten duen artean), Le sac et la cendre (1949, Zorroa eta errautsa) eta Extraños en la tierra (1950, Arrotzak Lurrean) trilogiari esker. Historia aztertzen zuten beste liburuak argitaratu zituen ondoren: La lumière des justes (1959-1963, Zintzoen argia) eta Les Eygletières (1965-1967, Eygletièreak). Alexandre I, le sphinx du Nord (1981, Alexandro I.a, Iparraldeko esfingea) izan zen egilearen azken biografia lana.