Torrontegi, Herri
Bizkaitar motoziklista profesionala (Gorliz, 1967). 1985etik 1996. urtera bitartean aritu zen. Denbora-bitarte horretan, 126 Sari Nagusitan hartu zuen parte. Bere urterik onena 1989koa izan zen. Urte horretan bi Sari Nagusi irabazi zituen (Espainiakoa eta Txekiakoa), eta laugarren izan zen 80 Zentimetro Kubikoko Munduko Sailkapen Nagusian.