Tortelier, Paul
Frantses bilontxelo-jotzaile eta musikagilea (Paris, 1914 - 1990). XX. mendeko biolontxelo-jotzaile nagusietako bat. Parisko Kontserbatorioan egin zituen ikasketak. 1930ean interpretazioko lehen saria irabazi zuen Elgarren biolontxelo kontzertua joaz. 1931n bakarlari gisa debuta egin zuen Parisko Lamoureaux Kontzertuetan. 1937an Estatu Batuetara joan zen, Bostoneko Sinfonikoak kontratatuta, eta bi urte geroago itzuli zen, Parisko kontserbatorioak kontratatuta. 1947an Richard Straussen On Kixote obran bakarlari gisa jo zuen, Londresen, Thomas Beechmanen zuzendaritzapean. Gero, Bostoneko Sinfonikoaren, Amsterdamgo Concertgebouwren eta Berlingo Filarmonikoaren eskaintzak jaso zituen bakarlari gisa aritzeko. 1957an Parisko Kontserbatorioko irakasle izendatu zuten eta maisu eskolak eman zituen BBC telebista katearentzat ere. 1946an bere ikasleetako batekin ezkondu zen, eta hiru seme izan zituen; hirurak dira, egun, musikari profesionalak. Orkestra zuzendari gisa ere lan egin du, eta musikagile gisa, aipagarriak ditu, besteak beste, Symphonie israélienne (Israeldar sinfonia) eta biolontxelorako zenbait obra, sonata bat, suite bat eta kontzertu bat bi musika tresnentzat.