Torstensson, Lennart
Suediar mariskala (Torstena, 1603 - Stockholm, 1651). 1639. urtean Bohemia inbaditu zuen gudarosteko buruzagi nagusia izan zen eta 1641. urtean suediar gudaroste guztietako buruzagi egin zuten. 1642. urtean Moravia inbaditu zuen eta, urtebete geroago, Holstein eta Jutlandia. 1645ean austriarrak garaitu zituen Jankowitz-en.