Tortel, Jean
Frantses poeta (Saint-Santurninlès-Avignon, Vaucluse, 1904 - 1993). Avignonen igaro zuen haurtzaroa. Erregistro funtzionario izan zen Gordesen, 1926-19344 bitartean. Lau urtez erbestean bizi izan zen, Toulen. De mont vivant-en erredakzio batzordeko kide izan zen (1942). 1964tik aurrera, berriz, Avignon inguruan bizi izan zen, erretiraturik. 1987an Poesiako Sari Nazionala irabazi zuen. Bere poesia Raymond Queneauk sortu zuen OULIPO higikundearen barruan koka daiteke. Maurice Scèverenganako miresmena aitortu zuen L'Amour unique de Maurice Scève (1961, Maurice Scèveren maitasun bakarra) obran, François de Malherbe-renganakoa Le Préclassicisme français-en (1952, Frantses preklasizismoa), Francis Pongerenganakoa Ponge cinq fois (1984, Ponge bost aldiz) izenekoan. Beste zenbait lan aipagarri: Cheveux bleus (1931, Ile urdinak); Votre future image (1938, Zure etorkizuneko irudia); Naissances de l'objet (1955, Objektuaren sorkuntzak); Limites du regard (1971, Begiradaren mugak); Le Discours des yeux (1982, Begien diskurtsua).