Torroja Fungairiño, Ana
Espainiar abeslaria (Madril, 1959). Mecano musika taldeko kidea. Ikertzaile handi baten biloba da, eta Madrilgo Bide Ingeniaritzako Eskolako zuzendariaren alaba. Ekonomia ikasketak egiten hasi zen, baina bertan behera utzi behar izan zituen musikaren munduan buru-belarri sartu zenean. 1984an Arte eta Dekorazioko ikasketak egiten hasi zen, baina karrera hura ere ez zuen bukatu. 1978an José Cano eta Nacho Cano anaiak ezagutu zituen, eta Mecano taldea osatu zuen haiekin. Hiru urtez saiatzen eta maketak prestatzen aritu ziren, musikaren merkatuan sartzeko ahaleginean. Azkenik CBS multinazionalak diskoa grabatzeko aukera eskaini zien eta 1981ean Hoy no me puedo levantar diskoa kaleratu zuten, bat-bateko arrakasta izan zuena. Harrezkero arrakasta handia izan zuen bere taldeak, Espainian ez ezik baita Latinoamerikan, Italian eta Frantzian ere. Beste lan aipagarri batzuk: ¿Dónde está el país de las hadas?; Ya viene el sol, Hawai-Bombay (1986); Entre el cielo y el suelo (1987); Descanso Dominical (1988); Aidalai (1991).
- Torres
- Torricelli, Evangelista
- Torrigiani, Pietro
- Torrijos, Omar
- torroil
- Torroja Fungairiño, Ana
- Torrontegi, Herri
- torropilo
- Torstensson, Lennart
- torta
- Tortel, Jean