Torrigiani, Pietro
Italiar eskultorea eta pintorea (Florentzia, 1472 - Sevilla, 1528). Michelangeloren ikaskidea izan zen eta Erroman lan egin zuen Alexandro Borgia Aita Santuarentzat. Londresen Henrike VII.aren eta bere emaztearen estatuak zizelatu ondoren, Sevilla hartu zuen bizilekutzat. Hiri hartan, Hispalense museoan ikusgai dauden Ama Birjina Haurrarekin eta San Jeronimo eskulturak egin zituen. Eragin handia izan zuen, besteak beste, Velázquez eta Zurbarán pintoreengan. Inkisizioak eskultorea atxilotzeko agindua eman zuen eta espetxean hil zen.