Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Tobolsk

Errusiako ipar-mendebaleko hiria eta ibai portua, Tyumen-eko probintzian (Mendebaleko Siberia), Irtish eta Tobol ibaien bilgunean. 92.880 biztanle. Burdinbidegune garrantzitsua. Industria (petrokimika, janaria, ontziolak, larrugintza) da ekonomia jarduera nagusia. v Historia. 1587. urtean sortu zuten hiria eta Siberia konkistatzeko errusiarren abiapuntua izan zen hasieratik. 1708-1824 urteetan Siberiako hiriburua izan zen eta tsarren garaietan deportaziogunea ere izan zen. Nikolas II.a tsarra eta haren familia bertara erbesteratu zuten.