Tobias, Phillip
Hegoafrikako antropologoa (Durban, 1925). 1958. urtetik aurrera Witwatersrand-eko unibertsitateko anatomia saileko irakasle eta zuzendari izan zen. Australopitekoetan jakituna zen, eta, 1964. urtean, Leakey eta Napier antropologoekin batera, hominido genero berri bat izendatu zuten, Homo habilis deitu zutena. Obra nagusiak: Kromosomak, sexu zelulak eta bilakaera (1956), Olduvai-ko zintzurra, VII (1967), Giza anatomia (1968, M. Arnold-ekin batean), Garuna hominidoen bilakaeran (1971), Arrazaren esanahia (1972) eta Boskimanak (1978).
- tobera 2
- Tobera
- tobera 1
- Tobey, Mark
- Tobias
- Tobias, Phillip
- Tobillas
- Tobin, James
- Tobol
- Tobolsk
- Tobruk