Tobin, James
Estatubatuar ekonomista (Champaign, Illinois, 1918 - 2002). Harvard-en egin zituen ikasketak, irakasle ospetsuekin (Joseph Aloïs Schumpeter-ekin besteak beste), eta John Kenneth Galbraith eta Paul Anthony Samuelson ikaskide izan zituen. 1981ean Ekonomiako Nobel saria eman zioten finantza merkatuen eta horien gastatzeko erabakiekin zuten harremanen inguruan, alegia, enplegua, produkzioa eta prezioen bilakaeraren inguruan egin zituen azterketengatik. Horrez gainera, Suediako Zientzien Errege Akademian adierazi zuten James Tobinenen aurkikuntza nagusietako bat etxeetan eta lantegietan egiten zen hautaketa teoria izan zela, karterren hautaketa teoria esaten zaiona. Tobinek teoria hori orekaren teoria orokor batean oinarritu zuen. Aldi berean, aztertu zuen zein eratara eragiten duten finantza merkatuek merkatu errealetan eta alderantziz. Analisi horren aldi nagusietako bat transmisiozko mekanismoen azterketa da, zeinak lotzen dituzten finantza merkatuetako aldaketak eta etxeetako eta enpresetako gastatzeko erabakiak. Finantza merkatuen espekulazio arbitrajeak eta horiek munduko ekonomian dituzten eraginak mugatu nahian, Tobinek aurrez ikusi zuen, arrakastarik gabe, espekulazio mugimenduen neurketa bat. John Fitzgerald Kennedy-ren aholkulari izan zen eta Ronald Reagan-en ekonomia politikaren kontra egin zuen, eta baita Chicagoko eskolako ekonomialari liberalen kontra ere. Argitaratu zituen liburuen artean aipagarriak dira, besteak beste, National Economic Policy (1966), Essays in Economics (hiru ale, 1971-82), and The New Economics One Decade Older (1974).
- tobera 1
- Tobey, Mark
- Tobias
- Tobias, Phillip
- Tobillas
- Tobin, James
- Tobol
- Tobolsk
- Tobruk
- Tocantins
- Tocantins