Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Tocantins

Brasilgo ipar-erdialdeko estatua, 1988. urtean sortua. Mugak: ipar-ekialdean, Maranhao eta Piaui-ko estatuak; ekialdean, Bahia; hegoaldean, Goias; mendebalean, Mato Grosso; ipar-mendebalean, Para. 277.322 km2 eta 1.157.690 biztanle. Hiriburua, Miracema do Tocantins. Hiri nagusiak: Araguaina, Gurupi, Guarai eta Porto nacional. v Orografia, hidrografia eta klima. Brasilgo goi-ordokian dago eta 100-400 m-koa da estatuaren batez besteko garaiera. Raguaia eta Tocantis dira ibai garrantzitsuenak. Sabanak eta tropikoko oihanak hartzen du ia lurralde osoa eta klima subtropikala da oro har. Euri ugari egiten du (1.500 mm-tik gora). v Ekonomia. Laborantza (laboreak), abere hazkuntza (behi azienda), basogintza eta lurpeko aberastasunen ustiaketa (bauxita, urrea, kararria, igeltsoa) dira ekonomia jarduera nagusiak.