Tobias
Testamentu Zaharreko bi pertsonaiaren izena, aita eta semea. Neftali tribuko juduak ziren. Niniben erbesteraturik zela, aita itsutu zen eta semea Media lurraldera bidali zuen. Azarias izeneko ezezagun batek Ekbatanara eraman zuen Tobias gaztea eta han Sararekin ezkondu zen. Ninibera itzulirik, Azariasek aitaren itsutasuna nola sendatu erakutsi zion; Azarias hori Rafael goiaingerua omen zen. v Tobiasen liburua. Itun Zaharreko liburu deuterokanonikoa. Arameeraz idatzita dago, K.a. IV. edo III. mendean, eta Tobiasen historia kontatzen du. Ezkontzari, familiari, hildakoekiko betebeharrei eta abarren erabilerari buruzko ikasgaiak jasotzen ditu.