Tobruk
edo Tubruk. (It. Tobruch) Libiako ipar-ekialdeko hiria eta portua, Zirenaikako ekialdean. 245.789 biztanle. Industria (janaria, petrolio findegiak) da ekonomia jarduera nagusia. v Historia. Italiarren mendeko itsas-armadarako basea izan zen 1930. urtetik aurrera eta 1941-1942 urteetan gudu latzak gertatu ziren han britainiarren eta alemaniarren artean.