Tobey, Mark
Estatu Batuetako margolaria (Centerville, Wisconsin, 1890 - Basilea, Suitza, 1976). Chicagoko Arte Ederretako akademian egin zituen pintura eta diseinu ikasketak. 1911. urtean New York-era abiatu zen, eta 1925. urtea arte egon zen han. Handik aurrera Parisen, Ekialde Urrunean eta Mexikon eman zituen denboraldiak, eta 1931-1938 urteetan irakasle izan zen Londresen. Teng-Kwei txinatar pintorearen eskutik ekialdeko artea ezagutu zuen, eta Japonian eta Txinan izan zen irakasle gero. Aldi berean filosofian murgildu zen. Ekialdeko irakaspen guztiok eragin handia izan zuten haren koadroetan.
- Toba
- Tobago
- tobera 2
- Tobera
- tobera 1
- Tobey, Mark
- Tobias
- Tobias, Phillip
- Tobillas
- Tobin, James
- Tobol