Timoleon
Greziar politikari eta jenerala (Korinto, K.a. 410 inguruan - Siracusa, K.a. 337 inguruan). Tiranoen kontra borrokatu zen. K.a. 365ean anaia Timofane Korintoko tiranoa hilarazi zuen eta hogei urte politikaz kanpo igaro ondoren K.a. 344an Siziliara deitu zioten Siracusako Dionisio Gaztea tiranoaren kontra borroka zezan. Dionisio bere kargua uztera behartu, Siracusa menderatu eta tiraniaren ordez oligarkian oinarritutako gobernua ezarri zuen. Siziliako tiranoen eta kartagotarren kontrako garaipena lortu zuen eta greziarren kolonizazioa bultzatu zuen.