timina
iz. Biokim. Azido nukleikoetan dagoen base nitrogenatua (C5H6O2N2). Kristal erako hauts zuria da; 335 °C-tan deskonposatu egiten da. Ur beroan aise samar urtzen da, baina ez ur hotzean eta alkoholetan; oso erraz urtzen da alkalietan. DNAren hidrolisi bidez lortzen da. Biokimikako ikerketan erabiltzen da.