Timmermans, Felix
Flandestar idazlea (Lier, 1886 - Lier, 1947). Flandesko herri literaturako eleberrigile handienetako bat izan zen. Lehen eleberrian, Palletier (1916), Brabanteko laborarien bizimodua deskribatu zuen, giro idiliko batean. Erdi Aroko kontakizunetan oinarritu zen Sinforosa andereño mojaren hiru ordu ederrak idazteko; hura zela eta, “flandestar ipuinlarien printzea” deitu zioten. Pintura ere landu zuen, eta Pieter Bruegel margolariaren biografia idatzi zuen. 1935ean idatzi zuen Boerenpsalm (Laborarien salmoa), izadiaren eta gizadiaren omenean eginiko eleberria.
- timeleazeo
- Timeo
- timina
- Timisoara
- Timman, Jan
- Timmermans, Felix
- timo
- Timoleon
- Timoner, Guillermo
- Timor
- Timor ekialdekoa