Timoteo, santua
San Pauloren adiskidea (Efeson 97. urtean hila). Haren ikaslea izan zen, eta bigarren misio bidaian lagundu zion. Tradizioaren arabera, bi epistola idatzi zizkion Paulok, eta Efesoko apezpikuen egoitzako agintari gorena izan zen. Ospakizun pagano bati aurre egiteagatik hil zuten. v Jaiegunak, urtarrilaren 26a eta maiatzaren 9a.