Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

timeleazeo

izond. Bot. Timelealen ordenako izen bereko familiako landareez esaten da. Mota gehienek zuhaixka egitura dute; neurriz txiki samarrak izaten dira. Hostoak osoak, luzaranak eta estipularik gabeak dituzte, txandaka antolatuak gehienek; loreak sexu bikoak, hiru nahiz bost hostokoak, oro har, eta mordoan antolatuak; fruitua era askotakoa izan dezakete, hazi bakarreko mamitsua, akenio itxurakoa, kusku itxurakoa… Bi hemisferiotan zabalduak daude, baina batez ere Afrikan, Ozeano Bareko uharteetan eta Europako eta Asiako erdialdean eta hegoaldean. Familia horretako landarerik ezagunenak karatxo belarra eta torbiskoa dira.