Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

timaliido

izond. Zool. Paseriformeen ordenako izen bereko familiako hegaztiez esaten da. 250 bat txori mota biltzen dira familia horren baitan. Zenbait ornitologok muszikapidoen azpifamilian sartzen dituzte. 9-40 cm luze izan daitezke. Mokoa eta hankak sendoak dituzte gehienek. Bizitzeko eraz taldezaleak edo bakartiak izan daitezke; intsektuak eta fruituak jaten dituzte, eta basoan ibiltzen dira. Asiako hegoaldean, Ipar Amerikan, Australian eta Europan (mota bakarra) bizi dira.