Tilly-ko kondea
(Jaiotza izena Johann Tserciaes). Erromako eta Germanietako Inperio Santuaren zerbitzuan borrokatu zen jeneral belgikarra (Tilly, Brabant, 1559 - Ingolstadt, Bavaria, 1632). Bavariako Maximiliano enperadorearen zerbitzuan jarri zen eta, Liga Santuaren gudarosteko buru zela, protestanteen aurka jardun zuen. Hogeita hamar urteko gerran (1618-1648) gudaroste kristauen burua izan zen, eta Wallenstein-ekin batera Inperioko jeneral handiena izan zen. Garaipen sonatuak lortu zituen: Mont Blanc (1620), Lutter (1626), Magdeburgo (1631). 1631. urtean suediarrek garaitu eta larriki zauritu zuten Breitenfeld-en.
- tilet
- tiliazeo
- tilista*
- Tilsit
- Tillon, Charles
- Tilly-ko kondea
- timaliido
- timeleal
- timeleazeo
- Timeo
- timina