Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Tilsit

(Sovetsk 1946-1989 bitartean). Errusiako errepublikako mendebaleko portua eta hiria, Itsaso Baltikoaren ertzean (Königsberg edo Kaliningrado). 41.000 biztanle. v Historia. Teutoi zaldunek sortu zuten 1288an. Prusiako hiria izan zen 1945 arte. v Tilsit-eko hitzarmena. 1807ko ekainean, Napoleonen gudarosteek prusiarrak eta errusiarrak Jenako eta Friedlandko guduetan garaitu ondoren, Frantziak, Prusiak eta Errusiak hitzartu zuten ituna. Haren arabera, Frantziak eta Errusiak elkar hartu eta bien artean banatu zuten Europa. Ituna ez zen ondo bukatu: 1810ean hautsi zen hitzarmena eta 1812an eraso zion Napoleonek Errusiari.