Swan, Joseph Wilson
Britainiar kimikaria (Sunderland, 1828 - Warlingham, 1914). Lanpara elektriko goria asmatu zuen 1878an, Edisonek baino urtebete lehenago; horretarako, kartoi ikaztua erabili zuen lanpararen izpia egiteko. Ondoren, tantalo izpiko lanpara asmatu eta hobetu zuen. Argazkiari buruzko ikerketak ere egin zituen; hala, ikatz papera (1862) eta bromuro papera (1879) asmatu zituen.