Swanson, Gloria
Estatu Batuetako zinema antzezlea (Chicago, 1897 - New York, 1983). 1915ean hasi zen zineman lanean. Mac Sennet zinemagilearekin lan egin zuen hasieran eta Triangle produkzio etxean gero. Cecil B. De Mille-k zinemako izar bihurtu zuen, emakume dotore, sofistikatu eta ausart samarraren pertsonaiak antzeztuz. 1927an Erich Von Stroheim-en Queen Kelly filma produzitu eta antzeztu zuen. Zinema ahostunaren garaian zinema utzi eta irratian eta antzerkian lan egin zuen. 1950ean antzezpen gogoangarria egin zuen Billy Wilder-en Sunset Boulevard filmean. Filmak: Don’t Change Your Husband (1919, Ez aldatu zure senarra), For Better and Worse (1919), Male and Female (1919, Arra eta emea), Bluebeard’s Eighth Wife (1923, Bizar-Urdinen zortzigarren emaztea), Sadie Thompson (1928).