Swansea
(Galeseraz, Abertawe). Galesko hiria eta portua, Swanseako badian. 167.796 biztanle (1983). West Glamorgan eskualdeko hiriburua. XVIII. mendetik XIX. mendearen erdialderaino Swanseako portua munduko nagusietakoa izan zen kobrearen esportazioan. Galesko metalurgia gune nagusia. Unibertsitatea. Aipagarriak dira XIV. mendeko gazteluaren hondakinak.