Svetlanov, Evgeni
Errusiar orkestra zuzendaria (Mosku, 1928). Moskuko kontserbatorioan konposizioa eta orkestra zuzendaritza ikasi ondoren, debuta 1953an egin zuen, Moskun, SESBko Irrati Telebistako Orkestra Filarmoniko handian. 1955ean, Moskuko Bolshoi antzokian sartu zen, eta bertako zuzendari laguntzaile (1955-1961) eta zuzendari nagusi (1962-1965) izan zen. 1965ean SESBko Estatuko orkestra sinfonikoko zuzendari izendatu zuten, eta han egon zen 1966. urtea arte. 1992tik aurrera Hagako Erresidentziako orkestrako zuzendari izan zen.