Sturges, John
Estatu Batuetako zinemagilea (Oak Park, Illinois, 1911). 1932an hasi zen zineman dokumentalak montatzen. 1946an egin zuen lehen film luzea, The Man Who Dared. Western-ak egin zituen batez ere, eta maisu izan zen genero horretan: Fort Bravo (1946), Bad Day at Black Rock (1955, Egun latza Black Rocken), Gunfight at the O.K. Corral (1957, Arma borroka O.K. Corral-en), Last Train from Gun Hill (1959, Gun Hillerako azken trena), The Magnificient Seven (1960). The Great Escape (1963, Ihes handia) filmak arrakasta handia izan zuen.