stromboliar
izlag. Geol. Sumendi leherketa mota batez esaten da. Laba isurkari antzekoa da, lurrazalean berehala gogortzen dena eta sakonean, berriz, geldiro. Laba isuriak handiak izaten dira. Eztandak askotan gertatzen dira eta oso indartsuak dira. Jaurtikitzen diren gaiak krater barrura erortzen dira askotan, eta gehienetan lapilliak edo ardatz antzeko leherkinak izaten dira. Lurrunak gardenak dira. Sumendiaren konoa hondakinez osatua izaten da batez ere. Italiako Stromboli sumendiarenetik du izena.