stupa
iz. Arkit. Budisten oroimenezko eraikuntza, Budaren edo beste santu batzuen erlikiak gordetzen direna. Stupak Budaren heriotzaren sinbolo dira. Ezaugarri desberdinak dituzte, baina, oro har, eraikuntza eder handiak dira, apaindura askokoak; egiturari dagokionez esfera erdiaren formako edo kanpai baten gisako kupula handi bat izaten da, oin karratu baten gainean ezarria.