Struve, Friedrich Georg Wilhem von
Errusiar astrologoa (Alton, 1793 – San Petesburgo, 1864). XIX. mendeko astronomo nagusietakoa izan zen. Izar bikoteen teoria modernoa azaldu zuen. Napoleonengandik ihesi, Alemaniara alde egin zuen lehenengo, gero Danimarkara eta azkenik Errusiara. 1813. urtean irakasle hasi zen Dorpart-eko unibertsitatean, eta lau urte geroago Dorpart-eko behatokiko zuzendari izendatu zuten. Bertan egindako ikerketen ondorioak Stellarum Duplicium Mensurae Micrometricae (1837, Izar Bikoteen Neurketa Mikrometrikoa) liburuan jaso zituen.
- Stroessner, Alfredo
- Stroheim, Erich von
- Stromboli
- stromboliar
- Strömgren, Bengt
- Struve, Friedrich Georg Wilhem von
- stuka
- stupa
- Sturges, John
- Sturges, Preston
- Sturm und Drang