Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Stuttgart

Alemaniako hego–mendebaleko hiria, Baden–Württemberg estatuko hiriburua. 573.577 biztanle (1983). Alemania hego–ekialdeko industria gune nagusia da. Auto lantegiak, ingeniaritza elektrikoa eta makinagintza dira industria jarduera nagusiak. Ehungintza, garagardo, kimika, papergintza eta musika tresnagintzak ere garrantzi handia dute. Alemaniako ardo eta fruta ekoizle nagusietakoa da. v Historia. Hiria 950. urtean sortu zen. Ardogintzak garrantzi handia hartu zuen lurraldean eta hiria berehala zabaldu zen. XIII. mendean Württemberg-eko kondeen eskuetara igaro zen. XVI. mendeko garapenari 30 urteko gerrak jarraitu zion (1618–1648), eta gero Frantziako Luis XIV.aren inbasioak. Inbasioek kalte handia egin zioten hiriari, baina industria iraultzak ekonomia hazkundea ekarri zuen berriz ere. Bigarren Mundu Gerra garaian ia erabat suntsitua geratu zen.