Sturzo, Luigi
Italiako politikaria eta soziologoa (Caltalgirone, Sizilia, 1871 - Erroma, 1951). Sorterriko apaizgaitegian ikasi ondoren, 1894an apaiztu zen. Siziliako meagizonen eta laborarien egoera txarra hobetu nahiz, zenbait mugimendu sozialetan eskuhartu zuen. 1905-1920 aldian Caltagirone-ko alkate izan zen. 1919an Partito Popolare Italiano sortu zuen, kristau demokraziaren lehen mugimendua izan zena. 1919ko azaroko hauteskundeetan, 508 diputatu hautetsietarik 101 bere alderdikoak izan ziren. Hala eta guztiz ere, faxismoaren aurkako jarrera harturik, 1924an erbesteratu zen. 1946an Italiara itzuli zen eta bere higikundea berpiztu zuen Democrazia Cristiana (Kristau Demokrazia) alderdia eratu zuen. 1952an biziarteko senatari izendatu zuen Italiako lehendakariak. Zenbait liburu idatzi zituen, hala nola Italia eta Faxismoa (1926), Eliza eta Estatua (1936), Egiazko bizia (1943), Italia eta datorren mundua (1945).