Strömgren, Bengt
Daniar astrofisikaria (Göteborg, Suedia, 1908 - Kopenage, 1987). Espazioko gas hodeiei buruzko azterketetan aitzindari izan zen. 1940an Kopenageko Behatokiko zuzendari izendatu zuten. Strömgren-ek ikusi zuen espazioko gas hodeiak hidrogeno ioituz zeudela osatuak, eta inguruan hidrogeno ioitugabea zutela, eta hidrogeno ioitua oso ingurune mugatuetan zegoela kokatua. Espazioko gaien kopuruaz azterketak eta neurketak egin zituen (hidrogenoa, helioa, eta abar), eta gaur egun onartzen diren balioen antzekoak aurkitu zituen. Izarren egitura eta osagaiak aztertu zituen eta izarren espektroa neurtzeko saioak ere egin zituen.