Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Stromboli

Italiako Eolia uharteen artean iparraldekoena, Siziliatik ipar-ekialdera dagoen Tirreniar itsasoan. 12 km2. 926 m iristen dituen sumendi bat dago bertan. Sumendia piztua dago, eta laba jarioa jaurtikitzen du etengabe itsasora. 1921. urtean izan zen azken leherketa handia. 355 biztanle (1971).